Musika kultura da, plazera da, pertsonengan aldarteak garatzeko gai den hizkuntza da, gure zentzumenak edertzen dituen kode mota bat da. Baina, zergatik jotzen dugu musika mota ezberdinetara? Genero musikalak edozein oztopo kultural, ekonomiko, sozial eta geografiko hausten du, joera subjektibo eta, batez ere, emozionalari erantzunez. Honen ondorioz guztiok ditugu musika estilo gustuko ezberdinak, faktore hauek ez direlako berdinak pertsona guztietan, eta gure experientziek gustatzen zaizkigun gauzak eraikitzean, bakoitzak bere gustu musikala eratzen du.