1970eko hamarkadan Afroamerikarrek eta Latinoamerikarrek Bronx eta Harlem hegoaldean, New Yorken, sortutako kultura da hip hopa. Hip hopak, hasiera batean, hausnartzea, alternatiba bat aldarrikatzea, desafioa egitea edo, besterik gabe, ingurune horretako egoeraren egoera gogora ekartzea proposatuko zuen auto-adierazpide gisa funtzionatu zuen, bere garapen artistikoa bultzatuz.  Hip Hop abeslarien genero bat da, horregatik aurkitzen ditugu abeslari azkok hip hopa egiten dutenak baina abesten dutena rap, trap eta abar izan daiteke.

Hip hopa fenomeno modernoa da, baita antzinakoa ere; kulturaren zati handi bat «Flipping» deritzon horretan publiko modernoari grabazio klasikoak, jarrerak eta esperientziak eguneratzeko ideiaren inguruan aritu da. Gaur egun, oraindik ere, bluesa, jazza eta rock-and-rolla bezalako beste genero iparramerikarretara errotzen jarraitzen du, eta gehienbat soulean, funkean, inspiratzen da.